Red Kuorum

RED KUORUM

Hamar urte daramatzagu proiektuak garatzen berdintasunerako politiketan


Nor gara?


Gai desberdinak eta osagarriak lantzen dituen jendearen taldea gara. 

Berdintasuna lortzeko eta indarkeria matxistaren aurka egiteko proiektuetan lan egiten dugu.

Sektore publikoko nahiz sektore pribatuko hainbat eremutan genero-ikuspegia txertatzen eta diskriminazioaren aurka egiten duten proiektuak garatzen laguntzen dugu.


Nolakoak gara?


Maite dugu egiten duguna, eta hori nabaritzen da. Berdintasunaren arloan hamar urteko esperientzia dugunez, oso ondo ezagutzen dugu gure lana; horregatik, badakigu gure lana beti aldatzen ari dela eta berrikasi egin behar dugula etengabe. Ez dago ezinezko erronkarik, eta baldin badaude, dena ematen dugu gure ardurapean dauden proiektu guztietan.



Prozesu ahalduntzaileak. 

Constantino Cavafis-ek esaten zuenez, Itaka da bidea. Zeren emaitza bat lortzeko prozesua emaitza bat baita berez. Hasieratik, ahaleginak egiten ditugu urrats bakoitza genero-ikuspegitik planifikatzen eta lan egiten ikasteko bidea izan dadin eta norberak aurrera egiten jarraitzeko oinarria eraikitzeko bitartekoa izan dadin.



Berdintasunerako estrategia.

Proiektu batek aurrera egiteko, gogo handia behar da, eta gogoa sortzeko argi eduki behar dugu zertarako den. 
Berdintasunaren arloan eta genero-ikuspegitik egindako lanak zer ematen duen agerian jartzen eta erakunde bakoitzerako jardunbide hoberenak elkarrekin pentsatzen laguntzen dugu.

Laguntza eta

zaintza.

Prozesua emaitzaren zati gisa lantzeko, funtsezkoa da taldea sortzea, elkarri laguntzea, elkar zaintzea. 
Egokituz ikasten dugu: erakundearen kultura bakoitzera, egoera desberdinetara eta eskuragarri dauden tresnetara egokituz, alegia. 
Gurekin lan egiten duten pertsonengandik eta pertsonekin ikasten dugu. 

Emaitzak lortzen ditugu genero-ikuspegia sartuta.

Gure ustez, gure proiektuek izan nahi dugun erakundeak lortzen eta eraikitzen dituzte.

Emaitzak sortzen ditugu trebakuntzari, ikaskuntzari, tresnak emateari eta sareak sortzeari dagokionez.


Share by: